Ingeniaritza mekanikoa eta informatikoa
Pro/ENGINEERren ezarkuntza

Zure ideiak garatuz

Zure ideiak garatuz

Hasiera Ingeniaritza mekanikoa
Ingeniaritza mekanikoa

Ingeniaritza Mekanikoko Sailean eskaintzen ditugun zerbitzuen helburu nagusia gure bezeroen bulego teknikoari laguntzea da, esperientzia handiko giza taldea eta CAD programa indartsuenak haien esku jarrita, hala nola ondoko hauek:

 


  • Pro/ENGINEER
  • CATIA V5
  • UNIGRAPHICS NX
  • I-DEAS
  • SOLIDWORKS

 

 

Tresna horietaz dugun ezagutzarekin eta gure langileen kualifikazio handiarekin, hainbat sektore industrialetako proiektuei ekin diezaiokegu.


Ondoren deskribatzen ditugun jardueretan aritzen gara nagusiki:

 

Galdaketarako tresneria eta moldeak

Moldekatze azterketa batetik abiatuta, galdaketarako ar kaxak eta modeloak definitzean dugu esperientziarik handiena, baita injekzio moldeetan ere. Bezeroak emandako 2D planoetatik edo 3D geometriatik abiatzen gara eta teknologia hauen hainbat berezitasun hartzen dira kontuan (desmoldeoak, separazioak, kontrakzioak...).

Produktuaren diseinua

Produktuaren diseinu eta garapenaren fase guztiak hartzen ditu kontutan jarduera honek, produktua sortzen denetik erabat definituta egon arte. Diseinua hiru dimentsiotan (3D) egiten da, modelatze solidoaren bitartez. Honi elementu finituen analisia gehituz, emaitza ezin hobeak lortzen ditugu, kalitate handiko eta optimizatutako produktuak lortuz, eta prototipoen kostuetan murrizketa handiak lortuz.

3D delineazioa

Zerbitzu honekin 2D planoetatik abiatuz, edozein piezaren 3D geometria definitzen dugu, bezeroak diseinuan zehaztutako ezaugarriak errespetatuz.

IKTen abantailez baliatuz

Horretaz gain informazioaren eta komunikazioaren teknologien alorrean baliabide aurreratuak ditugu (urrutiko kontrola, FTP...) eta, horiei esker, proiektu batean parte hartzen duten guztien arteko komunikazioa erraztu egiten da, joan-etorriak gutxiagotuz eta proiektua behar bezala garatuko dela bermatuz.