Ingeniaritza mekanikoa eta informatikoa
Pro/ENGINEERren ezarkuntza

Zure ideiak garatuz

Zure ideiak garatuz

Injekziozko moldeak

Injekziozko molde baten diseinu osoa egin dezakegu, moldearen hutsuneetatik hasita, moldearen plaka eta pieza guztiak definitu arte, Horretarako bezeroak emandako 3 dimentsiotako geometria batetik abiatzen gara. Geometria honekin injektatu beharreko pieza desmoldatzeko beharrezko diren separazioak diseinatzen dira.

3 dimentsiotako geometria eduki ezean, 2 dimentsiotako plano batetik abiatu daiteke. Lehenik piezaren 3D geometria marraztuko da eta ondoren moldearen pieza guztien 3D geometria. Horretarako bezeroak egindako ante-proiektu bat beharrezko delarik. Pieza guztien multzo bat egiten dugu, piezen artean talkarik egongo ez dela ziurtatzeko, eta ondoren pieza guztien planoak eta materiale lista egiten da.