Ingeniaritza mekanikoa eta informatikoa
Pro/ENGINEERren ezarkuntza

Zure ideiak garatuz

Zure ideiak garatuz

Produktuaren diseinua

Jarduera honek produktuaren diseinua eta garapena bere fase guztietan kontutan hartzen du, bere hasieratik, produktua guztiz definiturik egon arte. Diseinu hauek, bezeroak emandako zehaztapen batzuei jarraituz egiten dira. Zehaztapen hauetan, produktuak eduki behar dituen berezitasunak eta bete behar dituen funtzioak agertuko dira.

Beti kostuaren, kalitatearen eta errendimenduaren arteko oreka kontutan hartuta zure beharrei erantzuna ematen diegu. Diseinua 3 dimentsiotan egiten dugu eta elementu finitoei buruzko analisia eginez, kalitate altuko eta ongi optimizatutako produktu bat lortzen dugu, prototipoetan egin beharreko gastuak asko murriztuz.