hasiera > jarduerak

ARITU kooperatiba elkartea

1994an sortua, Ingeniaritza mekanikoko eta informatikoko zerbitzuak eskaintzen dituen kooperatiba gara, eta gure bezeroen lan taldeari laguntza fidagarria eta eraginkorra eskaintzen diogu.

Horretarako, gure enpresa proiektua giza baliabideetan oinarritutako politika baten gainean dago eraikia.

Konpromisoa

Enpresan dugun filosofiak pertsonen inplikazioa eta balorazioa ditu oinarritzat. Horrenbestez, gure langile taldea egonkorra da, kualifikatua eta konpromiso maila handikoa.

Zerbitzu Integrala

Zerbitzu integrala

Zerbitzu osoa eta integrala eskaintzea da gure jardueren helburua. Horretarako, mekanika eta informatika ingeniaritzako proiektuak garatu eta PTC soluzioak ezartzen ditugu.

Hazteko eta berritzeko dugun gogoak bultzatuta, 2006an, gure plan estrategikoaren barruan, EKISOLAR izeneko enpresa proiektua jaio zen, energia berriztagarrien eta ingurumenaren alorrean aritzeko aholkularitza eta ingeniaritza.

Bezeroarentzako inbertsio segurua izan nahi dugu, eta horixe da gure erronka.