Ingeniaritza mekanikoa
Ingeniaritza Mekanikoko Departamentuan eskaintzen ditugun zerbitzuen helburu nagusia da gure bezeroen bulego teknikoari laguntzea, esperientzia handiko giza taldea eta CAD programa indartsuenak haien esku jarrita, hala nola ondoko hauek:
- Pro/ENGINEER
- CATIA V5
- UNIGRAPHICS NX
- I-DEAS
- SOLIDWORKS
Tresna horien gainean dugun ezagutzarekin eta gure langileen kualifikazio handia-rekin, hainbat sektore industrialetako proiektuei ekin diezaiokegu.
Ondoren deskribatzen ditugun jardueretan aritzen gara nagusiki:
Galdaketarako tresneria
eta moldeak
Moldekatze azterketa batetik abiatuta, galdaketarako ar kaxak eta modeloak definitzean dugu esperientziarik handiena, baita injekzio moldeetan ere. Bezeroak emandako 2D planoetatik edo 3D geometriatik abiatzen gara eta hainbat lan hartzen dira kontuan (moldeetatik ateratzeak, bereizketak, kontrakzioak...).
Produktuaren diseinua
Produktuaren diseinu eta garapenaren fase guztiak hartzen ditu jarduera honek,
produktua sortzen denetik erabat definituta egon arte. Diseinua hiru dimentsiotan (3D) egiten da, modelatze solidoaren bitartez, eta horrek produktuaren kalitatea hobetzea dakar,bai eta prototipoen kostua ahalik eta txikiena izatea ere.
3d delineazioa
Zerbitzu honekin 2D planoetatik abiatu eta edozein piezaren 3D geometria definitzen dugu, bezeroak diseinuan zehaztutako ezaugarriak errespetatuta.
Gainera, informazioaren eta komunikazioaren teknologien alorrean baliabide aurreratuak ditugu (urrutiko kontrola, FTP...) eta, horiei esker, proiektu batean inplikatutako guztien arteko komunikazioa errazago egiten dugu, joan-etorriak gutxiagotuta eta proiektua behar bezala garatuko dela bermatuta.