hasiera > jarduerak > PTC soluzien ezarkuntza

Informazioa produktuak bezain aurreratua

Arbortext - Informazioa produktuak bezain aurreratua

Kalitate handieneko produktuei buruzko informaziorako sarbidea da enpresa baten arrakastarako eragile giltzarria eta horrekin batera, bezeroen eskaerak asetzea. Ohiko argitaratzeko softwarea garestia izan daiteke; horrez gain, software horrek arazoak sor ditzake. Argitaratzeko software tradizionalak funsgabetasunak sortzen ditu informazio ordenan eta informazioaren egituran; horrez gain, soberan dauden prozesuak egitera behartzen ditu eta baita dokumentuen esku-eguneratze batzuk ere. Argitalpenak garatzeko prozesuetan itoguneak sarriegi gertatzen dira eta itogune horiek produktuen merkaturatzea atzeratzen dute. Software tradizionalak enpresa behartzen du informazio osagabea, zehaztugabea eta zaharkitua ematera; hortaz, aukerak galtzen dira merkatuetan, zerbitzu kosteak igotzen dira eta bezeroen eskaerak ez dira asetzen.

Arbortext edukia argitaratzeko sistema da; horrez gain, Arbortext sistemak informazioa argitaratzeko prozesua erraztu eta automatizatu egiten du. Argitaratzeko prozesuak hobeak izango dira honakoei esker: XML sortzeko zerbitzuak, ilustrazio teknikoak, edukia eta prozesuak kudeatzea, eta Arbortexteko enpresa-argitalpen dinamikoa. Horrekin batera, zure enpresak lehiatzeko abantaila eta desberdintze iraunkorra lor ditzan lagundu ahal izango duzu.

Abantailak:

  • Bezeroei kalitate handiko informazio zehatza, zentzuduna eta garrantzitsua ematen badiegu, bezeroen satisfazioa askoz handiagoa izango da.
  • Eduki-iturri bakar batetik lortutako formatu guztietako enpresa-informazioa (inprimatua edo elektronikoa) modu dinamikoan argitaratzen bada, kosteak murrizten dira.
  • Sistema horrek soberan dagoen lana kentzen du; hortaz, errazagoak izango dira sortzeko prozesuak, ilustrazio teknikoak diseinatzea, itzultzea, berrikustea eta argitaratzea.
  • Lanerako indarra handiagoa izango da, zerbitzuetako eta fabrikatzeko unitateei ematen bazaizkie jarraibide pertsonalizatuak, denbora errealean egindakoak eta grafiko interaktibo integratuak dituztenak.
  • Arbortext sistemak bateratzeko prozesua arinago egiten du; era horretan, informazioa azkarrago eta modu osatuagoan lortzen da. Horrez gain, dokumentazioaren jarraipen zehatza egiten da eta dokumentuen fluxua automatizatzen da.
  • Produktuak denbora gutxiagotan merkaturatzen dira, dokumentazioa eta produktuen diseinua aldi berean egiten baitira.