Ingeniaritza kalkuluendako nazioarteko estandarra
Gaur egungo ingeniari nagusiek Mathcad erabiltzen dute kalkuluak eta diseinu lanak egiteko, partekatzeko, eta dokumentatzeko. Mathcad ikus-formatu bereziak eta ohar-blok interfazeak barne hartzen dituzte notazio matematiko estandarra eta kalkulu-orri batean bildutako testuak eta grafikoak. Hori dela eta, Mathcad sistema bikaina da datuak emateko, kalkuluak berrerabiltzeko eta ingeniaritzarekin batera lan egiteko.
Mathcad ingeniaritza kalkuluetako softwarea da. Mathcad sistemak berrikuntza sustatzen du eta ekoizpenerako abantaila pertsonalak ematen ditu; horrez gain, produktuak garatzeko eta ingeniaritza diseinu proiektuak egiteko prozesuak bultzatzen ditu. Beste fabrikatzaileen tresnek eta kalkulu-orriek ez bezala, Mathcadek aukera ematen du ingeniarientzako diseinu kalkuluak eta dokumentazioko ingeniaritza kalkuluak aldi berean egiteko, funtzionalitate matematiko aplikatuaz eta unitateetan oinarritutako kalkulu dinamikoen bidez.
Abantailak:
- Erraz ezagutzen eta erabiltzen da; programazio maila berezirik ez da behar.
- Ekoizteko ahalmena handitzen da: ingeniariek denbora gehiago izaten dute eta erroreak murrizten dira.
- Funtsezko kalkuluen egiaztapena eta balioztapena hobetzen ditu.
- Kalkulu jarduera gomendatuak eta kalkulu edukien berrerabilpena sustatzen ditu.
- Kalkuluei buruzko dokumentazio osatua bateragarria da estandarrekin.
- Mathcad (Folleto)
- El fin de las limitaciones de las hojas de cálculo (Hoja tecnica)
- Mathcad-Pro/E integrazioa
