hasiera > jarduerak > PTC soluzien ezarkuntza

Erronka mota guztie aurre egiteko CAD/CAM/CAE 3D soluzio integratuak

ProE - Erronka mota guztie aurre egiteko CAD/CAM/CAE 3D soluzio integratuak

Nahiz eta bezeroen eskakizunak aldatu eta epeak betetzeko presioa gero eta handiagoa izan, produktuen diseinuak berdin jarraitu behar du. Proiektu guztiek soluzio eraginkorra, erraza eta zentzuduna eskatzen dute.

Aritu Kooperatiba Elkartean 3D produktuak diseinatzeko Pro/ENGINEER soluzio estandarraren alde egiten dugu. Pro/ENGINEER soluzioak sektoreko ekoizpen-tresna nagusienak barne hartzen ditu. Tresna horiek diseinatzeko jarduera gomendatuak bultzatzen dituzte eta horrez gain, enpresako eta sektoreko estandarrekin bateragarritasuna bermatzen dute.

Aritu Kooperatiba Elkartean banatzen ditugun CAD/CAM/CAE 3D soluzio parametriko eta integratuek diseinua inoiz baino azkarrago egitea ahalbidetzen dute. Soluzio horiek kalitatea eta berrikuntza emendatzen dituzte produktu bikainak sortzeko.

Abantailak:

  • Diseinu parametriko prestazio eraginkorren bidez, desberdintze handiagoa lortzen da; horrez gain, produktuak mekanizatzeko aukera handiago dago.
  • Guztiz integratutako aplikazioek prozesu osoa garatzea ahalbidetzen dute: prozesua sortu eta amaitzen da aplikazio berean.
  • Diseinuaren aldaketak katearen osagai guztietara automatikoki zabaltzen dira eta horrek, konfiantzaz diseinatzea ahalbidetzen du.
  • Simulazio birtualeko prestazio osatuen bidez, produktuen etekina hobetzen da eta produktuen kalitate-helburuak gainditzen dira.
  • Mekanizazio entregak eta tresnen diseinu asoziatiboak automatikoki egiten dira.

Pro/ENGINEER doako
proba

Pro/ENGINEER Wildfire 4.0 Tryout Edition deskargatu