Produktuak garatzeko proiektuetan parte hartzea
Gaur egungo lan inguruneko exijentzia-mailak elkarlan eraginkorra eskatzen du. Windchill ProjectLink soluzioaren bidez, talde osoaren talentua era fidagarrian erabil dezakezu, segurtasun mugatik kanpo eta muga horren barne. Lantoki birtual baten bitartez, Windchill ProjectLink-ek produktuen garapenari eta proiektuen kudeaketari buruzko informazio zuzenerako sarbidea ematen du beharrezkoa den bakoitzean; era horretan, talde osoa koordinatuta dago norabide zuzenean eta aurrera abiatuz.
Abantailak:
- Funtsezko enpresa-proiektuak automatizatzen ditu, esate baterako: New Produktion Introduction, Six Sigma eta Advanced Product Quality Planning.
- Hainbat aplikaziorekin bat egiten du, esate baterako: CAD mekanikoko eta elektrikoko soluzio ugari, Microsoft Office aplikazioak eta Windows mahaigaina.
- Produktuak merkaturatzeko denbora murrizten du, denbora errealean ikusgai daudelako dokumentuak, piezak eta plangintza eguneratuei buruzko informazioa.
- Berrikuntza sustatzen du taldeko elkarlana denbora errealean egiten delako, segurtasun mugatik kanpo eta mugaren barne.
- Pro/ENGINEER eta Windchill PDMLink moduluekin inolako arazorik gabe funtzionatzen du; hori dela eta, produktuari buruzko informazioa gehitu ahal da enpresen arteko jardueretan.
- Windchill ProjectLink (Folleto)